Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/8

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


mundu oro eztakidik hura bezain balia;

Jeinkoaren hurranena hura diagok glorian:

graziak oro bere eskuian nahi duien orduian.


49 O andere gloriosa eta ama eztia!

Zutan dago bekhatoren esperanza guzia.

Ni zugana niatorkezu, bekhatore handia,

arimaren salbatzera zu zakiztan balia.


Sainduier


53 Sainduier ere egin ezak heure ezagutzia,

singularki nortan baituk heure debozionia;

zein sainduren besta daten orhit egun berian

eta noren izenetan fundatu den eliza;

orhituki othoi egin, dakizkian balia.


Orazione igandeko


58 Miserikordiaz bethe ziraden, jaun eztia,

othoi, enzun iazadazu neure orazionia;

bizi nizan artian eta erioko phunduian

zuk idazu, othoi, oso neure endelgamenduia,

alteratu gabetarik zure fede sainduian

gauzen unsa egiteko neure azken finian.


64 Eta orduian zuk idazu indar eta grazia

bekhatuiez ukheiteko bide dudan doluia,

perfektuki egiteko neure konfesionia,

neure bekhatuiez oroz dudan barkhamenduia,

bai digneki errezebi zure gorputz sainduia,

baietare behar diren berze sagramenduiak.


70 Etsai gaitza jinen baita tentatzera orduian