Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/146

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Esplikatzen naiz klarezia geiagorako exenplo onekin. Suponitu dagigun, personaren batek egin debala juramentu bat gezurrarekin proximoaren fama onaren kontra. Kaso onetan...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:25, 27 iraila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<137>

Esplikatzen naiz klarezia geiagorako exenplo onekin. Suponitu dagigun, personaren batek egin debala juramentu bat gezurrarekin proximoaren fama onaren kontra. Kaso onetan juramentu au ez solamente da Jaungoikoaren Legeko bigarren Mandamentu Santuaren kontrako pekatua, bañan baita zortzigarren Mandamentu Santuaren kontrako pekatua ere dator izatera. Eta ala, ez solamente da juramentu gaizto ura Relijioko birtutearen kontrako pekatua, bañan baita orrez ostean ere dator izatera justiziako birtutearen, eta proximoak bere famagana dadukan deretxoaren kontrako pekatua. Razoe orregatik, bada, dago obligaturik penitentea zirkunstantzia ori, eta onelako zirkunstantzia moeta guziak konfesatzera edozeinereko beste pekatu moetan arkitzen diranak. Emendik ezagutu daike kristabak, ezein, bere konzientzia examinatzen debanean, ez solamente bear debala prokuratu, dilijenzia prudente batekin, zenbat pekatu egin dituan Mandamentu bakoitzean, baizikan, orrez ostean ere, bear debala prokuratu aberiguatzea pekatu bakoitzean edirotzen ote dau esan degun alako beste zirkunstanziarik. Bada, ez solamente bear dirade osotoro konfesatu pensamentuz, itzaz, obraz, eta omisioaz, edo deskuido kulpableaz egin diran pekatuak, bañan baita pekatu bakoitzari bere espezie edo moeta beste moeta diferentera mudaeragiten dien zirkunstantzia aek guziak ere, esan degun bezela. Eta ala, zirkunstantzia oez kasorik egiten ez debanak, eta aberiguatu nai ez dituanaz bere konzienziaren examinan, gauza ezagutua da nai ez debana