Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/147

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<138>

egin konfesioa ona, baizikan sakrilega.

17. Beste zirkunstantzia aek guziak, pekatuari bere espezie edo moeta mudatzen ez digoenak, baizikan pekatua bere espezie edo moetan bertan solamente agrabatzen, anditzen, edo azitzen debean aek konfesatzeko obligaziorikan eztago, absolutamente, edo jeneralidadean itz egiten degula. Opinio ab irakasten deb San Buenabenturak, sententzia onetakoa da Santo Tomas, eta ab berab segitzen debe San Antoninok, Eskotok, Durandok, eta beste Doktore askok, eta da ia opinio komuna oraingo Doktorean artean. Bañan ab onela izanagatikan ere, beti izango da probetxu andikoa penitentearenzat zirkunstantzia oek konfesatzea.

Esan degu, ezen, absolutamente edo jeneralidadean itz egiten dala, eztagoala zirkunstantzia agrabanteak (ab da) pekatua bere moetan bertan grabeago, andiago, edo bere mortaldasuna aziago egiten debean zirkunstanzia aenik konfesatzeko obligaziorik; zerren, ab egia izanikan ere, ediro litezke kasoren batzuek zeñetan arkitu liitean penitentea zirkunstanzia agrabanteak konfesatzeko obligazioan. Obligazio ab, bada, gelditzen da arkitzen danean pekaturen bat zirkunstantzia agrabanteagatik reserbaturik dagoana Preladuaren jurisdiziora, edo zensuraren batez (ab da eskomunioren batez) prohibiturik edo debekaturik; edota Konfesore doktoak eta prudenteak itauntzen dituanean, aplikatzeko penitentzia konbeni dana, edo beste razoe justuren bategatik. Onelako kaso guzietan, bada, diot, bearko dituala penitenteak