Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/144

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: abrebiatzeko, Mandamentu bakoitzean egin dituan pekatu aek guziak, moeta batekoak aldebat, eta beste moetakoak beste aldera, kontadu bitza moeta bakoitzean zenbat pekatu d...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:24, 27 iraila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<135>

abrebiatzeko, Mandamentu bakoitzean egin dituan pekatu aek guziak, moeta batekoak aldebat, eta beste moetakoak beste aldera, kontadu bitza moeta bakoitzean zenbat pekatu diraden, eta orrekin esango ditu guziak beingoan. Ab aditzera ematen det obeto kaso onetan. Suponitu dagigun, batek egin zebala pekatu kastidadearen kontra lab aldiaz emakume libre batekin, eta beste amar aldiaz beste emakume libre batekin. Pekatu oek beingoan konfesatzeko, juntatu bitza alkargana guziak, eta esan beza modu onetan: “Akusatzen naiz seigarren Mandamentuan, pekatu egin dedala amalab bider emakume libreak edo solterak diranakin. Modu onetara, bada, konfesatuko ditu itz gutxian beste edozein pekatu moeta Mandamentu bakoitzean.

15. Ez dirade konfesatu bear birtuteak, baizikan pekatuak; ez trabajuak eta deskomodidadeak, baizikan pekatuak bakarrik; ez kontuak eta historiak pekatua egiterakotz pasatu ziranak, solo pekatuk konfesatu bear dira; eta oek ez inorenak, edo besterenak, baizikan penitente bakoitzak bear ditu konfesatu bere pekatuak, berak egin dituanak, ez senarrarenak, semearenak, edo auzoan bizi diranak egin zituenak. Geiago: bear ditu kristaubak konfesatu bere pekatuak bere kontra; ez deb eskusatu bear esanaz: Jaungoikoak eman ziran naturalak eragin dit pekatu; zerren modu orretan konfesatzea da ainbeste nola bere kulpa nai izatea Jaungoikoari egoztea, bear deb, bada, bere kulpa konfesatu bere kontra; ezta pekatu egiterako okasioa edo motiboa eman zionaren