<134>
Matrimonioko Sakramentua rezebitu zebaneraño). Eta modu onetan prosegituko deb aurrera, memoria egiten debela zer erritan, zer etxetan, zer bidetan ibili dan, eta bizi izan dan tenpora orretan, zer ofizio eta zer enpleo izan deban, zer personarekin tratua eta komunikazioa izan deban, eta finalmente zer inklinazioak, eta biziok arrastradu deban, edo benzutu geiena bere tenpora orretan guzian. Edade andiagotikan asi nai debanak konfesio jenerala egin beza, esan degun moduan, tenpora orretatikan asi eta urrena konfesatu nai debaneraño.
11. Tenpora luzeagoan konfesatu bagarik dagoanak, eta egin debanak bizitza gaiztoagoa nezesitatzen deb tenpora geiago bere kontzientzia examinatzeko, tenpora laburragoan eta pekatu gutxiago eginikan konfesatu bage arkitzen danak baño. Billatu beza Konfesore dokto bat, eta onek bere galdetzeko moduaz supliduko dio asko konzientziako examina.
12. Dudako pekatuak, ab da, ezin oroitu danean zierto egin ote zituan, edo konsentidu ote zituan, konfesatu bear ditu dudakoak bezela.
13. Instrukzio onetan mortaltzat ifenten diraden pekatuak, Konfesore doktoak adbertiduko deb, eta esango deb, zirkunstanziaren batean ez badirade izaten mortalak.
14. Konzienzia examinatzen dijoanak (baldin badaki eskribitzen) ifeni beza borradore batean Mandamentuen ordenaz konforme pekatu bakoitza edo okasioa, oroitzen dijoakan bezela, eta gero juntadu bitza,