Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/140

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta prudenteak artuko dio kontu penitenteari diskrezioarekin, nezesidadea arkitzen debanean. Ala bada, deklaratu ditugun falta edo defekto oek izanik sarri ofrezitzen dira...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:22, 27 iraila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<131>

eta prudenteak artuko dio kontu penitenteari diskrezioarekin, nezesidadea arkitzen debanean. Ala bada, deklaratu ditugun falta edo defekto oek izanik sarri ofrezitzen diradenak, oek dirade kristaubari geiena adbertidu bear zaizkonak, egin eztagian konfesio sakrilegorik, eta ezer balio eztabenik.

5. Konfesio Jenerala egitera obligazioan arkitzen dan personak, bear deu egin leenena gazki konfesatu zanetik asi, eta aizkeneraño egien dituan konfesio sakrilega aek guztiak deklaratuaz.

6. Inoiz gazki konfesaturik oroitzen ez dan persona, edo razoe bastantearekin dudarik eta rezelorik ez dadukana, ez dago obligaturik Konfesio Jenerala egitera. Badarikan ere, inoiz egiten baldin badeb Konfesio Jenerala bere pekatu pasatuen damuarekin, eta arrepentimentu egiazkoarekin bere konfusio geiagorako, eta pekataritasunaren ezaguerarik andienerako, segituko zaio guziz probetxu andia, bada orrenbestez aseguratuko deb geiago, eta geiago bere animako salbazioa, eta aurrera bizi dan tenpora guztian ediroko da bere espirituko pakearekin, eta enfermedadeko tenporan, eta eriotzako orduan ediroko da konsolaturik, Jaungoikoaren miserikordiaren esperantza obeto aseguraturik.

7. Aziertua konsegitzeko gauza inportanziazko onetan, konbeni izango zaio kristaubari bere bakartasunera retiraturik orazio egitea, eta exerzizio santu orretan egunen batzuek, edo gauren batzuek enpleatzea, aldian bein edolarikan ordu bat, edo orduerdi bat egunean, edo gaubean bere aldera artuaz,