<68>
edo purgatorio andi bat, edo mundu onetan trabaju ta miseria gogorren bat, edo onelako beste eskarmenturen bat. Edo beste motiboz urrikitzeko, bear deu edolaere damu izan, eta aborrezitu pekatua, zerren dan gauza torpea eta itxusia, izanik Jaungoikoaren Legeak agintzen debanaren kontrako gauzea.
3. Irugarrena, damutasun orrekin batera bear deu egin eta iduki propositu firmea, edo artu bere biotzean gogo bat guziz sendoa, ez egiteko bein ere geiago pekaturik bizi dan arte guzian, Jaungoikoagan itxedeten deban faborea ta grazia lagun debela.
4. Laugarrena, bear ditu humiltasun andiarekin eta modestia guziarekin konfesatu bere pekatu guztiak, batere ezkutatu bage, ez lotsaz, ez bildurraz, eta ez maliziaz, Konfesoreak ematen dion penitentzia