Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/76

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<67>

konzienziaren examina egin espazio eta kuidadu andiarekin.

2. Bigarrena, bear deu damu izan, eta eduki sentimentua edo urrikimentua, zerren ofenditu eta injuriatu deban Jaungoiko egiazkoa bera, izanik ain ona, eta ain amablea. Edo gutxienaz, bear deu Jaungoikoa ofenditu deban guziaz damu izan, zerren galdu debean pekatu eginaz aren Majestadearen grazia eta adiskidetasuna; edo zerren kastigaturik eutzi daikean Jaungoikoak, bere graziatik eta gloriako deretxo guzitik apartaturik, eta infernuetara betiko kondenaturik. Edo gutxien gutxienaz, bear deu damu eta igui izan pekatua, zerren pekatariak bezela itxeden daikean Jaungoikoaren eskutik eskarmentu andiren bat edolaere tenporala, au da,