jakinik zenbat estimatu bear dan birtutea, eta nola segitu bear zaion birtuteko bideari, Zerura juateko, eta zenbat igui edo aborrezimentu artu bear zaion pekatuari, eta zein kuidadu andiarekin bear dan igas egin pekatuaren bide ta okasio guzitik, ez erorteko infernura.
Onez ostean, emen entzutera ematen dan gauza da, ezen, asko inportaduko baleb ere memoriaz ikastea Kartilla onetan euskaraz eskribiturik dijean guztia (Konfesio Jenerala, edo partikulara egiteko instruzio, edo regla aez kanpora, eta Konzienziaren examinez kanpora, zeñak arkitzen diraden Kartilla onen bostgarren eta Seigarren kapituluetan) bastante, edo asko dan adinbat izango dala jakitea Doktrina Kristiana alako moduan, nola galdetzen zaionean kristaubari, ezagun zaion erantzuten debana sufiziente dana, edo asko dan adina bere esplikatzeko moduan, eta orrez gañera jakitea memoriaz, Kredoa (edo Fede Santuko amalau Artikuluak), Jaungoikoaren Legeko amar Mandamentuak, Paternosterra, zazpi Sakramentuak, eta pregunta aek zeñak dijeazen eginikan Trinidade Santuko, eta Enkarnazioko Misterioaren esplikazioan.