Orrialde:Maister 1757.djvu/383

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zerbütxatziaz, ez goguarik emaitialadrano eror dadin. IV 1, 13. Ezi, ezinago saintü den Sakramentü haur, ezpaledi lekhü batetan baizik zelebra, eta aphez batez baizi...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:03, 20 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zerbütxatziaz, ez goguarik emaitialadrano eror dadin.


IV 1, 13. Ezi, ezinago saintü den Sakramentü haur, ezpaledi lekhü batetan baizik zelebra, eta aphez batez baizik mündü orotan konsekratü izan ezpaledi; zunbat bihotzeko süreki uste düzü lekhü hartara, eta aphez haregana gizonak juan litekiala, misterio hoien zelebrazionia ikhus lezen amurekatik?

Orai aldiz hanitx aphez egin izan dira, eta hanitx lekhütan oberendatzen die Jesü-Krist, amurekatik grazia, eta Jinkuaren gizoneganatko amuriua hanbatenaz handiago ager ledin, zunbatenaz mündian hedatiago, eta barreiatiago beita komünione sakratia.

Eskerrak zuri Jesüs huna artzaiñ eternala, zeren düzün huntarzüna, guri praube, eta desterratü eli bat baizik ezkirelarik, zure khorpitz eta odol preziatien hazkürriaren emaitekua; eta zure misteriuen errezebitzera khümitatzekua, zihauren aho propiaren hitzez, diozülarik: ziauste eneganat tribailliaren, eta kargaren pian ziradeienak oro eta nik errekeitatüren zütiet.