Orrialde:Maister 1757.djvu/347

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gabezia soferitzen dü. III 54, 7. Natürak beraurganat gaizak oro ützül erazitzen dütü, beraurgatik indarkatzen da, eta bestetan zerbait arrerraiteko edireiten dü....)(r)en berrikusketa, ordua: 14:17, 19 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gabezia soferitzen dü.


III 54, 7. Natürak beraurganat gaizak oro ützül erazitzen dütü, beraurgatik indarkatzen da, eta bestetan zerbait arrerraiteko edireiten dü.

Graziak aldiz, Jinkuaganat oro ützültzen dütü, zuñeganik lehen üthürbürütik bezala jalkiten beita; deus hunik berauri eztü unhesten, ez beraurtzaz ürgüllütsüki phakü izaten, debadiorik eztü eraikiten; bere sendimentia bestena beno hobe eztü etxekiten; bena bere sendimentü, eta enthelegü orotan zühürtze eternalaren, eta Jinko oro ikhusten eta ezagützen dütianaren pian, jarten da.

Natürak segretien jakitia, eta berrien entzütia lehiatüki desiratzen dü, kanpuan agertü nahi da, eta hanitx gaiza zentziez borogatü; burre ezagütü izan ledin nahi lüke, eta egin hanitx gaiza, laida eta pheretxa erazi liroienetarik.

Graziak aldiz, eztü axolik berrien, eta gaiza eztakitzanen ikhastiaren; zeren hori oro bekhatü orijinal xaharraren gaixtotarzünetik sorthü beita; deus berririk, ez iraipusik eztenen gañen mündü huntan.