Orrialde:Maister 1757.djvu/334

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''LI. KAPITÜLIA''' Obra aphaler ihurk estekatü behar diala gorenetara ezin heltzen denian. III 51, 1. Etzauteke bethi, ene semia, berthüten desir süz bethian, e...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:01, 19 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


LI. KAPITÜLIA


Obra aphaler ihurk estekatü behar diala gorenetara ezin heltzen denian.


III 51, 1. Etzauteke bethi, ene semia, berthüten desir süz bethian, ez etare zelüko gaizen ezpiritüz ikhustiaren gradürik gorenian; bena behar düzü zunbait aldiz, bekhatü orijinalaren khozü gaixtua dela kausa, lekhü aphalaguetarat jaitsi, eta zihaurk nahi gaberik, eta debeiatzen zirelarik, egari bizitze gastatü hunen phezia.

Khorpitz hilkor haur karreiatzen düzüno, borogatüren düzü, debeiarzüna eta bihotzeko phezütarzüna.

Behar düzü arren ardüra, khorpitz huneki zireno, hasperen egin, aragiaren phezütarzüna dela kausa; zeren ezpeitzitake thaik gabe esteka, Jinkuaren ezpiritüz ikhustiari, edo gisa hortako obrer.


III 51, 2. Ordian hun dükezü zuretako, hersa zitian obra aphaler, eta kanpotikuer, eta alageraxe zitian egitate hunetan: egürüki dezazün, konfidantxa