Orrialde:Lopez 1782.djvu/449

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ez ar-erraithia beste batek harendako erran thien gauzen, beldur girenian eta beldur uken behar dugunian gaitz harturen diela; ezi horren egithia aharren eta herren girist...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:57, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<448>

ez ar-erraithia beste batek harendako erran thien gauzen, beldur girenian eta beldur uken behar dugunian gaitz harturen diela; ezi horren egithia aharren eta herren giristiñuen arthian ereithia lukezu.

Hirurgerrena: behin ere bizitarzunez edo koleraz ez minzatzia; nehori phena egin dezakoon gauzarik ez erraithia; deusetan gañan buruzkin ez izaithia; nehoren ere —geihenguarik ezpadu— ez kontrestatzia, ez ogendun dela erraithia.

Laurgerrena: ororen eretzian ezti eta karitathoz izaithia, intseatuz batbederari zerbitxu eta plazer egitera egin ahal dezakeen gauza orotan; kargu bat, aldis, nehork dienian giristhiño lagunaren laguntzeko eta hartzaz arrangura hartzeko, ernekiago gogua eman behar dizi eta intseatu bere egitate, hitz eta arrapostu ezthiez, ezin egin ditzakeen gauzen honitzera.

Boztgerrena: bere protsimuarendako bihotzeko hotzdurarik ez ukeithia, ez hetarik badiela erakasthia, edo mezperetxuz hareki minzatu gabe egonez, ez lagunduz behar-ordian edo ezagutzera emanez zerbait badiela haren kontre.

Seigerrena: bere protsimuaz Jujamendu gaistorik ez egithia, bena intseatzia haren falten gure beithan eta besten eretzian ezabatzera, eta jeneralki mundu oroz sinheste hun baten ukeithia.

AKABANZA