<447>
bararatzitzeko, gizona atzeman estezan kapa bat aitzinera aurtikiten baitute; orobat norbait bere protsimuaz gaiski minzo denian, aitzinera kapa bat aurtiki behar ziakozu, erran nahi baita, zerbait beste elhe edo diskursez aboro gaiski minzatzetik bararazi; eta nola zezenari kapa aitzinera aurtikiten derakonak, gizon hil nahi zienari bizia konserbatzen baiterako, orobat medisentaren elhia makurtzen edo hausten dienak, bere protsimuaren ohoria eta fama konserbatzen dizi.
SEIGERREN KAPITULIA [I/7/5]
Karitathiaren edo elgarganako amoriuaren ezarteko eta atxikitzeko goguaketa hun batzuz, zoiñek ekarriko baikituste medisenzia guzier ihez egitera
Lehen gauza, goguan untsa hartu behar duguna: medisenziarik batere ez erraithia, besteren faltez behin ere ez minzatzia, zunbat-nahi arhin eta publik diren; deusetan ere gure prozimuari ogenik ez egithia eta harendako —aitzinetik ez ondotik— bihotzerat mesperetxurik sartzera ez uzthia, bena gutan den bezanbat, ororen eretzian bertuthoz eta mereximendutsu igaranaratzitzia.
Bigerrena: behin ere batari ez salhatzia