Orrialde:Lopez 1782.djvu/447

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: beste gañerako zerbait gauza estiz edo mardoz, guri inzuthia edekirik ere, medisentaren ixilarazitzeko hun eliratekeenez. Ezi —ziozu orano Ispiritu Seindiak beste leku...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:38, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<446>

beste gañerako zerbait gauza estiz edo mardoz, guri inzuthia edekirik ere, medisentaren ixilarazitzeko hun eliratekeenez. Ezi —ziozu orano Ispiritu Seindiak beste leku bathian— bertaite garratzaz gaiski egin diena korrijitzen dela, bertaite gaitza ikuz onduan gaiski egin diela ezagutzetara jinez.

Seint Iñazio ardura moien hortzaz zerbitxatzen zuzun; ikusten zienian zunbait haren peko Fraide etzela prozimuaz aski untsa minzatzen, serioz eta garratz aire bat hartzen zizin eta hala eginez, abertitzen zitizin egin zuten faltez, denbora berian ixilik zagelarik korrijitzen. Beste Moien net hun bat duzu orano elhiaren kanbiatzia medisentaren ixilarazitzeko: beste zerbait gauzaz minzatzia, eta hartako estizi iguriki behar elhiaren kanbiatzeko parada, ezi hobenena ordian lehen beno lehen kanbiatzia duzu; manera hortan medisentak eta beste konpañak orok ihikiago ezagutuko edo konzebituko dizi, elhe hek etzirela untsa eta phenarik egin nahi gabez, ezthiela nahi uken klarkiago korrijitu eta ororen aitzinian ahalgia eman. Igurikitzen baduzu, aldis, besterik zerbaitetara elhiaren kanbiatzeko parada erran nahiak erran artekan, nehork etzi endelgatuko zer egin nahi zindien, eta ordukotz gaitza egina dukezu: hala nola zezen gizon baten onduan duhen baten