<444>
Teolojienek. Horietarik ikas ziroguzu nola behar giren maneatu halako okasione edo errekontrietan heltzen girenian, eta dugun bethi goguan atxiki, zoiñen lanjeros den medisenten —flakeziaz edo plazergiteko— inzuthia, edo ahala denian defendatu gabe uzthia. Seint Augustinek bethi eta leku orotan medisenziasko bekathier bihurtzeko, edo protsimuaren kontre haren gibel-ondotik erraiten diren elhe gaistuen defendatzeko, jaten zien Salako paretan iskiribaturik hitz hok ezarrarazi zitizin: beudi hebetik urrun mihi medisentak, protsimuaren ohoria haren gibel-ondotik herrestatzen dutenak. Mahain huntan esta sori diskurs eta elhe hunik bezik. Eta erraiten dizie, aldi batez Jaun apezpiku horrekin baraskariten ari ziren zunbaitek, hartu zutela protsimuaren gañan zerbait elhe gaistoren erraiteko libertathia; berheala mehatxurekin erran zereela: ixiltzen espazirete, paretan iskiribaturik dauden hitz horiek ezabarazi behar tut, edo nihaurek mahaiti jeiki. Hori duzu fermo eta kurajoz izaithia; hala izan behar zi medisenteki; seindiarazi ixiltzen espadira konpañatik jalgiko girela, eta Seint Jeromak hala egin dezagun nahi dizi. Ziozu: nehor inzuten baduzu beste batez gaiski minzatzen, suge bateganik bezala haren aldetik ihez egizu; hala eginez emanen derakozun ahalgiak