<440>
Suertez jakin bazindu zure protsimuak egin dukeen zerbait falta, egizu Zuhurraren mania; huna zer dioen: inzun duzu zure protsimuaren kontre zerbait gauza; egon dadila gauza hura zure barnian ihortzirik eta segur izan zite, esterauzula damurik eginen. Zuhurrak hitz horietzaz endelgarazi nahi dizi medisenzia bere barnian atxikiten dienas, estela pozoiña iretsi dienas bezala; pozoiña hartu dutenek hura aurtik artekan estikezie pausurik; aldis, medisenzia beltz hura barnian begiraturik ere estikezi penarik, eta hori ondotik berheala bi konparanxaz klartzen dizi. Ziozu gauzarik thipiena erho batek dienian, erdi minek hartzen dutela, erran gabe estaukeela utzi, emaste haur minetan denak haurra uken gabe beno aboro. Orano Zuhurrak ziozu elhe bat erho baten bihotzian lanza bat abere baten gorpitzian sarthurik den bezala dela. Nola aberiak gorpitzian landaturik dien lanza aurtik artekan espaitu soseurik, orobat medisent batek protsimuaren zerbait falta jakin dienian, hura erran eta publika artekan estizi hunik. Posiblez, bada, eskitela izan erhuen kundukuetarik, bena bai zuhurrenetakuetarik, zoiñek inzun medisenziak hain untsa bere barnian atxikitzen baitituste, nun espaitzee pekatzen hetarik behin ere erraithia.
Aita Aquavivak, arimen gaitzen sendotzeko egin dien liburian, ezarri dizi