Orrialde:Lopez 1782.djvu/440

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zenian behin ere bier etzizin erraiten. Ikas dezagun hareganik gure aurhidez nola behar giren minzatu, eta nahibada hark zien bere kargiaz bere peko Fraiden ororen aitzini...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:33, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<439>

zenian behin ere bier etzizin erraiten. Ikas dezagun hareganik gure aurhidez nola behar giren minzatu, eta nahibada hark zien bere kargiaz bere peko Fraiden ororen aitzinian faltarik thipienez ere korrijitzeko zuzena, hala egiten zienaz geroz, arrazoin bortitzaguaz guri etziaguzu sori gure protsimuaren falta handien ez thipien erraithia.

Seint Bonabentura Doktorrak ederki erraiten dizi, nehork ahalge uken behar lukeela norbaiten gibeletik erraithiaz, beraren aitzinian hura kexarazi gabe erran eliroenik. Dudarik gabe regla hori net huna duzu eta gauza handiak bezala thipi iduri dutenak zerratzen tizi, zeren ardura iduriak tronpatzen baikitu eta medisenzia thipi iduri diena, zunbait aldis handi baita. Estezazula erran zure erranak estirela deuz baliotako, inzuliarrek estutela kasurik egiten eta gauza publiken gañan direla: sinhetsi behar duzu medisenziak oro lanjeros direla. Seint Iñazio behin ere etzuzun minzatzen besteren biziuez eta faltez, zunbat-nahi publik izanik ere, eta nahi zizin batbederak orobat egin lezan. Segi dezagun hain etsenplu zuhurra eta seindia, mundu oro izan bedi gure ahuan hun, bertuthoz eta onest eta ezagutarazi dezagun orori, nehoren ere ohoriak gure mihitik esthiela deuz erriskatzen.