<438>
Teolojienek erraiten dizie, munduko jende baten ohoriaren gañan gauza thipi baten erraithia benial izanik ere, gauza beraren erraithia seindukiago bizi behar duten personez bekatu mortal dela: hala nola Aita Seindiaz, Apespikiez, Apezez, Fraidez, zeren munduko gizon baten ohoriari ogen thipi bat bezik egin estezakoon estakuru batez, ogen handi bat egin baitiro Eliza Gizon batenari. Laburrena, segurrena, medisenzia suerte orotarik gure burien begiratzia duzu, mortal ala benial diren pizatzen erauntsi gabe; zertako jar pena hartan, mortalen benialetarik berhesthia hain neke denaz geroz? Dakigulako faltarik thipienetarik arranguroski pundu hortan begiratu behar diizi, nahi bagira izan konzenziako arragretik gabe eta bekatu mortalik egin dukegunez dudarik gabe; ezi bekatu orotzaz hala egin behar badugu, medisenziasko bekathien gañan ernetarzun handiago bat uken behar diizi, gure mihiak gure protsimuaz gaiski minzatzera naturalki anitz ekarriak direlakotz, eta medisenzia thipi iduririk ere, bekatu handi anitzetan izan daiteelakotz.
Seint Iñazio Heuzkaldunaren bizitzian irakurten diizi, arranguretan den handiena baziela bere peko Fraiden falten gordatzeko. Hetarik norbaitek egiten zienian zerbait huts, korrijitzera obligatu zenari xoilki erraiten zizin; bati erraithia aski