Orrialde:Lopez 1782.djvu/438

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ohoria edo fama, zoiñek munduko tresorrek eta huntarzunek beno aboro balio baitu; Zuhurraren erranaren arabera erreputazione huna aberastarzunak oro beno baliosago duzu....)(r)en berrikusketa, ordua: 08:32, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<437>

ohoria edo fama, zoiñek munduko tresorrek eta huntarzunek beno aboro balio baitu; Zuhurraren erranaren arabera erreputazione huna aberastarzunak oro beno baliosago duzu. Intsea zite fama hun baten jardirestera, pentsa ahal tresorrek orok beno aboro iraunen derauzu.

Hartakotz ere Doktor Seindiek erraiten edo atxikiten dizie, zunbatez ere fama huna aberastarzunak beno baliosago baita, hanbatez medisenziasko bekathia ohoinkeriako bekathia beno handiago dela eta gero, medisenzia nois den bekatu mortal eta nois benial esplikatzen dutenian, erraiten dizie beste bekatu bere beitharik mortal direnez bezala, medisenzia bere beitharik bekatu mortal bat dela; hargatik ere, benial izan daitekeela protsimuaz gaiski minzatzian erraiten den gauza thipi bada, eta haren ohoriari ogen thipi bat bezik espaderako egiten; hala nola, nahibada ohoinkeria bere beitarik bekatu mortal bat den, hel dieitezu zunbait aldis estela bekatu benial bezik, gauza ebatsia thipi delakotz, hala nola sagar baten edo beste zerbait guti balio dienen ebasthia. Bena denbora berian, Doktorrek erakasten dizie medisenziarik thipiena lanjeros dela eta arrangura handireki begiratu behar girela thipi iduri zauskigunetarik ere, zeren ardura thipi iduri dutenak egiaski handi baitirateke.