Orrialde:Lopez 1782.djvu/437

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: LAURGERREN KAPITULIA [II/2/9] Medisenziaz edo besten gañan gaiski minzatziaz Joandene Jakobe Apostoliak erraiten dizi: batzek bestendako estezaziela erran medisenziarik...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:31, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<436>

LAURGERREN KAPITULIA [II/2/9]

Medisenziaz edo besten gañan gaiski minzatziaz

Joandene Jakobe Apostoliak erraiten dizi: batzek bestendako estezaziela erran medisenziarik edo gaiskirik. Joandene Paulek, aldiz, ziozu Jinkoak hasthiatzen thiela medisentak. Zuhurrak segurtatzen gitizi gizonen beren aitzinian halakuak net hasthiagarri direla. Iduri ukenik ere gizonek plazer hartzen dutela medisent baten inzuthiaz, bihotzian halakuak hasthiatzen tizie eta beldur ziaskozu, eta arrazoiñeki, heen aitzinian bestez gaiski minzo den bezala, hetzaz besten aitzinian orobat egin dezan. Hok aski izan behar likezie medisenziaren guri higuntarazitzeko, ezi zer konzebi ahal daiteke sordeitsagorik, ezi ez eta Jinkoaren eta gizonen aitzinian hasthiagarri izaithia. Bena erreflexione hori orai apart utzirik, erakatsi nahi dizit xoilki medisenzia zoiñen bizio eta bekatu handia den, zoiñen lanjerosa eta zoiñen ihiki bekatu mortala hartzaz egiten den, amorekatik ezagutze horrek hain lanjer handitik bethi urrunt atxiki gitzan. Bekatu horren handitarzuna diagozu, zeren beltzatzen eta galtzen baitu protsimuaren