<435>
eta amoriosko seindimendietan egonaraziko eta hartzaz gaiski jujatzetik bethi begiratuko.
Anastase Abadiak erraiten dizi bazela haren Komenthian Fraide bat laxoki bizi zena, reglak hanbat untsa segitu gabe, hartakotz hartzen zutela etzela behar bezalako Fraide bat; Fraide hori eritu zela. Abade horrek, ikusirik hilzera zuhela, hargatik bere bizitze laxuaz penarik gabe alegeraki zagela, kexaturik erraiten dirakozu, estonathia zela hain laxoki bizi izan onduan, nola ukeiten ahal zien hain ispirituko pausu handi bat, bere faltez Jinkoari kundien emaitera zuhen tenorian. Ihardesten dirakozu Abade horri: ene Aita, etzitela estona, Jaunak igorri diradazu Ainguru bat segurtatzeko salbatuko nizala eta bere Ebanjeliuan erraiten thien hitz hok —estezaziela juja eta etzirete jujathiak izanen, estezaziela nehor kondena eta etzirete kondenathiak izanen— atxikiren thiela. Aitortzen dizit, bada osagarri gabez, bada laxokeriaz enizala sobera untsa jarraiki Komentuko eginbider; oratarat ere, bethi pazienki sofritu tizit ene laxokerien gañan egin ahal uken derastaten tratamendu gaistuak oro, eta ene bihotz oroz barkatu direstezut; bethi hunerat hartu tizit heen iroiak, hetzaz gaiski jujatu gabe eta hark emaiten diradazu orai hainbeste esparanza eta boskario.