<434>
geroz, orobat guk ere elgar maitatu behar diizi.
Seint Gregorioren eta beste anitz Seinduren seindimendu bat duzu, Jinkoak grazia handirik egin dereener, zunbait aldis grazia thipiak errefusatzen derestela, eta bere probidenziaren ordre adoragarri batez uzten dereela zerbait flakezia arhin heen kontre gudukatzeko, bethi amorekatik eta heen garaitzera auherretan intseatuz, eta ikusis heen hetarik begiratzeko hartzen tusten erresoluzionegatik, hetara bethi erorten direla, umilitathian egon diten eta ezagut dezaten bere beitharik estirotela behin ere gauza handirik egin, thipi hetarik ezin korrijitzen direnaz geroz. Holatan, gizon bera, bertuthe eta seindutarzun handi batetako izan dieitezu, zunbait huts thipi eginik ere, Jinkoak hetarako flakezia nahi uken baiteree utzi, bere ezdeuztarzuna poroatuz, umilitathian egonez bere dohain eta grazia handiak begira ditzaten. Huntarik idoki behar dugun feita duzu, gure protsimuaz bethi untsa jujatu behar dugula eta estimatu, eta gu beno hobe dela jujatu, gutan seindi estugun estakuru arhin zunbait hartan ikusirik ere. Orhit giten bethi Seint Gregorioren erranaz, ezkasdura hek dithiena heegatik perfeit izan daiteela eta gu inperfeit, hetarik gabe izanik ere. Erreflexione horrek umilitathian atxikiko gitizi; gure protsimuarendako uken behar dugun estimu