Orrialde:Lopez 1782.djvu/434

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hola denaz gañan, Jinkoaren grazia eta amoriua galarazitzen esterakoten estakuru arhin batzuk elirakozie gure estimia eta amoriua galarazi behar; ezi giristhinuek elgarri...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:30, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<433>

hola denaz gañan, Jinkoaren grazia eta amoriua galarazitzen esterakoten estakuru arhin batzuk elirakozie gure estimia eta amoriua galarazi behar; ezi giristhinuek elgarri zor duten amoriua, munduko amistainxak beno askarrago eta segurrago duzu; hok hauzten tuzu ezdeusegatik: hala nola intrez thipi bategatik, konplimendu edo onestate bat egin faltaz; bena giristiñuen amoriuak, Jinkoa —zoiñek espaitiro behin ere falta— dizi zimendutako. Segi dezagun, beraz, Jinkoaren etsenplia, zoiñek eskasdurak eta bekatu thipiak gutan ikusirik ere, maite baikitu eta amorio tendre bat guretako baitu; hark pazienki gure egun orosko bekatu benialak sofritzen tizi; guk estizakegia sofri protsimuaren falta arhinak ofensurik gabe edo haren kontre samurtu gabe? Hortzaz beraz erakasten diizi estugula egiaski Jinkoaren amorekatik maite, ezi hala maite bagindu, eskintakezu samur Jinkoa samurtzen esten gauzaz; hura Nausi izan eta samurrarazitzen estuten hutsek, guk haren zerbitxariak ezkitizie kexarazi behar. Jinkoak bere haurrari bezala, gure aurhidiari sogiten dirakozu eta karioski maite dizi, justo duzu guk ere seindimendu berak harendako uken ditzagun eta Jinkoak Joandene Joanez erraiten deraukun bezala: hola maitatu githienaz