Orrialde:Lopez 1782.djvu/433

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<432>

arrazoiñeki erran dizi herrak aharrak pizten thiela eta amoriuak faltak oro estaltzen; giza hartan egia duzu amorio faltak edo eskazak nehori Jujamendu gaistuak eraiten thiela. Amorio eskazak orano egiten dizi maite estitugunetan bekatu estirenak ere gaitzi baitzauskigu; heen airia, heen jestuak, elhiak eta egitathiak eta zunbait aldis heen kalitate hunak ere, ezin sofri baitizakegu. Hortik ikasi behar diizi nola, lañotarzuna anitz baliatzen zaukun bezala elgarren arteko amorio hunaren begiratzeko, orobat amoriuak laguntzen gitizi lañotarzunaren begiratzeko; bi bertuthe horiek eskiak elgarri emaiten tizie.

Erran tugun faltetara erorzetik begiratzeko net hun duzu orano arranguroski gogua emaithia Demoniuaren finezia eta maleziari, zoiñek gauza ezdeus batzuz —ardura bekatu estirenez edo aments hain arhin direnez, nun espaita nehor ere xahurik— intseatzen baita elgarren dugun estimu eta amorio hunaren galarazitzera; zeren mundu huntan orok baititugu gure estakuriak eta egiten bekatu benial zunbait. Joandene Joane Ebanjelistak ziozu: erraiten badugu estugula bekaturik, gihauren buriak engenatzen tugula eta erranak estirela egiak; eta Zuhurrak segurtatzen gitizi Justua zazpitan erorten dela, erran nahi baita anitzetan, justo dagelarik. Hori