Orrialde:Lopez 1782.djvu/432
<431>
HIRURGERREN KAPITULIA [I/4/16 & I/4/17]
Jujamendu gaistuen beste zunbait iturburuz
Seint Tomasek erraiten dizi Jujamendu gaistuak ardura jiten direla bekaisguatik, jeloskeriatik edo bihotzeko herratik; ezi nola nehork ihiki sinhesten baitu desiratzen diena, bere aurhidiaren dien hozkeriak bethi hartan zerbait erraiteko idiren-arasten dirozu, eta gaiskiaren iduririk mendrenian haren obrak oro gaistotako har-arasten; eta Doktor Seindu horren seindimendu hori, kontreko erraitera guazen etsenplu hunek hobeki seindiarazitzen dizi. Nois eta ere nehork norbait net maite baitu, haren obrak oro laudatzen tizi, untsalat itzulzen eta hunerat hartzen; zerbait eskasdura edo huts hetan ikusirik ere, ahal bezanbat ezabatzen eta thipitzen, eta Joandene Paulek erraiten dien bezala, amoriuak esthiela behin ere protsimuaz gaiski pentsatzen; falta berak gaiskiaren aparenzia berekin, liferent iduritzen ziauskiguzu maite tugun eta maite estitugun personetan. Egun oros poroatzen diizi zunbait jenderen aldetik oro gaitzi zauskula; orok phena eiten daukutela eta beste maite ditugunen sordeitsaguez ere, eskirela ofensatzen, ez hetzaz kasurik egiten. Zuhurrak