Orrialde:Lopez 1782.djvu/431

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bezala, haren praubezias sinheste hun bat hartzen zizin. Ikusten zienian, aldis, jende aberats eta ederki bestiturik zenik, bere bihotzian erraiten zizin: menturas horiek...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:27, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<430>

bezala, haren praubezias sinheste hun bat hartzen zizin. Ikusten zienian, aldis, jende aberats eta ederki bestiturik zenik, bere bihotzian erraiten zizin: menturas horiek hik beno penitenzia garratzagorik egiten die eta menturaz, arropa eder horien pian gorderik, larru arrasetik burdiñasko zintak gorpitzaren gastigatzeko erabilten thie, eta beldurrez bere mortifikazionez banitate har dezaten, ederki bestiturik ibilten tuk. Hitz batez, besteren obrak oro hobenerat bethi itzulzen zitizin eta Jinkoak, manera hortan, zeren hainbeste arrangurareki besteren estakuriak eskusatzen zithien, eman zirakozun begietako argi mirakuloz hura. Ber gizan behar gindikezi usatu gure protsimuaz bethi untsa jujatzera eta, hara zer galdeiten dien Seint Dorotheak gureganik erraiten dienian: etxe batetan sartzen ziretenian eta han oro makur eta satsu ikusten, zure ispirithian har zazu etxe hartakuak Jinkoari oso-osua emanak direla, debozioniak beste gauzak ahatzarazitzen derestela. Aldis, sartzen bazirete beste etxe batetan —zointan gauzak oro bethi xahu eta garbi atxikiten baitituste— errazie munduko gauzez hainbeste arrangura dutenaz geroz, heen arimak untsa xahu eta pur izan behar dutela.