<429>
Seint Iñazios irakurten diizi —noiz eta ere zerbait obra ikusten baitzien hain klarki gaistua zela, nun ezpaitzaitekeen neholare eskusa, ez hunerat itzul ahal— etzizin ordian orano bere Jujamendia emaiten, eta Joandene Pauleren erran hotzaz orhitzen zuzun: untsa begira zite denbora jin gabe jujatzetik; Jaunak xoilki ikusten dizi bihotza; zerbitxaria bere Nausiak behar zi edo kondenatu edo absolitu.
Seint Franzesen Kronikak deitzen tusten liburu bathian errana duzu, Leon deitzen zen haren Fraide lagun batek Jinkoaren mirakuluz ikusi ziela egun batez, haren arropako Fraide alde handi bat ekhiak bezala argitzen zutenak; oros gañetik bat besthiak beno ederragua, zoiñen begietarik hainbeste argi lleiñuru jalgitzen baitzen, nun ezin sogiten baitzerakon; estonaturik, galdeiten dizi nor zen hura eta nolaz haren begiak hain argi ziren? Ihardetsi izan zitziakozun hura zela Bernat Kintabal Dohatsia, Seint Franzesen lehen laguna, eta haren begietan ageri zen argi eder hura jiten zela, zeren bethi bere protsimuan ikusten zithien obrak oro hunerat hartzen edo itzulzen baitzithien, eta mundu oro bera beno hobe zela uzte baitzien. Eskele bat arropa xarrez bestithia batzen zienian, bere beithan erraiten zizin: hunek hik beno maithiago dik praubezia, eta bere hautura praube izan bailis