Orrialde:Lopez 1782.djvu/422

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zindien eta mundu ororen aitzinian ukeiteko zuzen dien opinione huna; eta haren estakuriak poroa artekan justoki gal estiroena! Bena hortan protsimuari egiten zakon ogena...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:23, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<421>

zindien eta mundu ororen aitzinian ukeiteko zuzen dien opinione huna; eta haren estakuriak poroa artekan justoki gal estiroena!

Bena hortan protsimuari egiten zakon ogenas bestalde, Jinkoari ere opinione gaistua hartzen dienak ogen net handi bat egiten dizi, haren zuzenian eskudainxa hartzen dielakotz, Salbazale Jaunak hitz hotzaz eman dien defensaren kontre: estezaziela juja eta etzirete jujathiak izanen; estezaziela nehor kondena eta etzirete kondenathiak izanen. Seint Augustinek erraiten dizi Jinkoaren Semiak hitz horietzaz defendatzen derauskigula Jujamendu gaistuak oro, hala nola bihotzeko intenzionen eta beste gauza ezagutzen estugunen jujatzia, Jinkoak beretako heen ezagutza begiratu dielakotz. Joandene Paulek orano pundu haur klarkiago esplikatzen dizi, erraitez: nor zira zu besteren zerbitxariaren jujatzera menturatzen zirena? Haren Nausiari diagozu hari barkatzia edo haren kondenatzia. Hartakotz untsa begira zite ordu gabe eta Jauna jin gabe jujatzetik, zoiñek ilhunperik handienak argituko baititu eta bihotzetako pentsamendurik segretenak agerraraziko, eta ordian batbedera hark jujatuko. Gure Jujamendien defendatzeko ekarten dien arrazoiña duzu, zeren ardura jujatzen tugun gauzak dudaskuak baitira eta estazkigunak, eta