Orrialde:Lopez 1782.djvu/421

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<420>

goguan erabil; bena ororen burian —ziozu Seint Bernatek— pentsamendiek eskitzaketela ogendun egin gure borondathiaren kontre direnian eta tentazionia ireisten dugunian. Egia duzu opinione gaistuetan nehor ogendun dela, hetan bere nahis egoiten denian; zeren ordutik nehork bere protsimuaz zien sinheste hunaren galtzera jiten baita, Joandene Pauleren erranaren arabera, eta ordian estuzu aski erraithia kofesatzian, protsimuaren kontre anitz Jujamendu gaisto goguan erabili dugula, bena orano, erran behar diizi hetan gure nahira egon girela eta tentazioniak garaitu githiela. Bestalde, Teolojienek defendatzen dizie beste bathi erraithia goguan protsimuaren kontre uken dugun opinione gaistua, opinione bera har dezan beldurrez, edo deia harthia bazien, hartan aboro segurta dadin; ezi gure inklinazione gaistua, untsaren beno, gaiskiaren sinhestera lasterrago ekarria duzu. Hartakotz ber Teolojienek defendatzen dizie, penitent bati kofesatzian, izendatzia persona noren ere gañan egin baituke Jujamendu gaistua, beldurrez Kofesorrak hartzaz har dezan opinione gaisto bat eta guthiago estima dezan. Horra noraderano duhen Doktor Seindien delikadeza protsimuaren opinioniaren gañan, eta biskitarthian, zuk galarazi nahi derakozu gaiskiaren zerbait iduripen arhin dela kausa, hartzaz