<419>
duzunian arrazoiñik gabe eta aski segurthainxa gabe hartzaz opinione gaisto bat; ezi estizi guthiago desiratzen zure hareganako opinione huna beste batena beno. Batbederak ezagut dezake bere beitharik bere protsimuari hortan zer ogen egiten dien. Elitzaikezia gaitzi norbaitek zutzaz opinione gaisto bat hartzen balu, hartako zuk hari okasionerik eman gabe? Orobat ogen egiten duzu zure protsimuari hura gaiski jujatuz, gaiskia egin diela segurtainxarik gabe. Zihauren duzun izaria besten uken ezazu; karitathiak eta justiziak galdeiten dizie gure protsimua izar dezagun gihaur izartzen giren izari beraz.
Orotarat ere nehork jakin behar zi, Jujamendu gaistuen jithiaren eta hetan bere nahis egoithiaren arthian, liferenzia handi bat badela; ezi hotzaz beste pentsamendiez bezala duzu, eta hala nola goguaketa desonesten ukeithiaren eta hetan gogotik egoithiaren arthian, liferenzia oso bat baita —ezi hoen jithia estuzu bekatu, bena hetan plazer hartzian, eta halaz, ireisten estitugunian duzu bekatu— orobat duzu Jujamendu gaistuez. Hobe lukezu, dudarik gabe, gure protsimuarendako amorioz eta opinione hunez bihotzak bethiak ginthien eta gihauren estakuriak begien aitzinian atxiki ginzan eta gure aurhiden falter eskindezan sogin, ez hek