<403>
diena Jaquez deitzen zen Ermithain batez? Erraiten dizi Ermithain harek hiruretan hogei urthe bazithiela eta hetarik berrogeiak penitenzietan diren gogorrenetan igaran zithiela eta anitz mirakulu egiten zielakotz, fama handitan jarri izan zela eta Jinkoak ere eman zerakola Demoniuen gorpitzetarik kazatzeko dohaiña; egun batez, neskatho poseditu batetarik Demoniua jalgiarazi ziela, eta ikusirik neskatho hura ekarri zutenak beldur zirela berekin eremaiten bazuten berris Demoniua sar zakion, heen amorekatik haren bereki zerbait denbora atxikitzera gogatu zuzun eta bere buriari sobera fidatu zelakotz, eta bere bertuthian sobera kundatu zielakotz, Jinkoak permetitu zizin maluroski harekin faltatan eror zadin. Nola bekatu batek ordenarioski beste bekatu batetara eroraraziten baitu, beldurrez haren falta ager ladin, neskatua hil zizin eta gorpitza uhaitzerat aurtiki eta askenekotz, Jinkoak etzerakola bere bekathia barkaturen burian harturik, Deserthia utzirik mundurat itzuli zuzun, mundura onduan bekatu eta bizio suerte orotara erori; noizpait bere beithan sarturik, konbertiturik hamar urthez penitenziarik garratzena eginez, leheneko bertuthiaren perfekzionera berris heldu zuzun eta seindu hilzia merexitu.
Nor dauke orano beste Ermithain bati