Orrialde:Lopez 1782.djvu/403

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezin engenatu baitzithien haragiaren plazerrez, ez eta benzitu phenen eta persekuzionen bortiztarzunez— segrethia idiren diela erorarazitzeko emeki-emeki urguliaz eta be...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:21, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<402>

ezin engenatu baitzithien haragiaren plazerrez, ez eta benzitu phenen eta persekuzionen bortiztarzunez— segrethia idiren diela erorarazitzeko emeki-emeki urguliaz eta bere beithako fidanxaz.

Liburu Seindietan eta Elizako Aiten Iskiribietan idireiten diizi giza hartako anitz etsenplu. Ikaratu gabe ezin orhitzen nis —ziozu Seint Augustinek— anitz Seindu handis, gihaurek ikusi dugunez edo hetzaz minzatzen inzun, zoin erori izan baitira biziuen leize zolala eta bekathian gogortu, bere buriak alxatu onduan bertuthia pratikatuz Zelurano eta bere egoitza zerbait ere gizaz han egin onduan. Ikusi diizi, Jauna —ziozu ber Seindiak Jinkoari minzo zelarik— izarrak eta zure Elizaren argiak Zeluti erorten Ifernuko herensugiaren intseiez; eta bekathiaren lohitzian ihortziak zirela iduri zutenez, beste batzu, aldis, zure esku puxantaren sokorriaren medioz, mirakuluz beth-bethan bertuthia besarkatzen. Zunbat Giristhiño estugu ikusi denbora luzaz Aingurien Ogia zure mahaian jan onduan, hazinda beltzen hazkurrutik asetzen! Zunbat estugu ikusi denbora luzaz garbitarzun xahu eta thonarik gabekuan bizi izan onduan, itsuskeria eta satsukeria suerte orotara erorten!

Nork irakur dezake espantatu izan gabetarik, Lipomam Author batek iskiribatu