Orrialde:Lopez 1782.djvu/402

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<401>

Nunti jiten da zure idurira —ziozu Seint Bernatek— zunbait giristiñok bere gastetarzuna garbitarzun net handi bathian tentazione bortitzez atakathiak zirelarik ereman onduan, gero hain lizonkeria itsusietara erori baitira, nun berak espantathiak baitziren? Hori heldu da, zeren bere gastetarzunian bizi baitziren umilitathian eta beldurrian, ikusten zutelakotz oren oroz erorteko lanjerrian zirela, eta bethi Jinkoari gomendatzen baitziren eta Jinkoak bethi laguntzen baitzithien; bena zeren garbitarzunian iraute luze batek, askenekotz urgulutsutu zithien eta bere beithan sobera fidainxa harrarazi, Jinkoak instant berian, esku zointzaz garbitarzunian begiratzen baitzithien heeganik eretiraturik, giza hartan bere flakeziak erorarazi tizi. Seint Anbrosiok ere arrazoin bera ekarten dizi anitz Seindu handiren erorthiaren gañan. Persona Seindu hek, denbora luzaz Jinkoa zerbitxatu onduan, Jinkoaren legiaren gañan gabaz eta egunaz meditazioniak eginez, bere buriak mortifikatuz, guthizia gaisthuen suiak bere beithan ezestatuz, phenak eta afronthiak pazenzia handireki sofrituz bizi izan onduan, gero hain bizi seindu, perfeit eta gorathik erori direla bekatuko leizera. Hasi zirela —ziozu Seint Anbrosiok— bere obra seindietan fidainxa ezarten eta bere indarrer sobera fidatzen, eta giza hartan, Demoniuak —zoiñek