Orrialde:Lopez 1782.djvu/401

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta bethi Jinkoaren aitzinian beldurreki ibilthia, Jinkoaren erran hoen arabera: uroz gizona bethi Jinkoaren beldurrian dena! Ezi anitz seindu handi erori tuzu bekatura, b...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:17, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<400>

eta bethi Jinkoaren aitzinian beldurreki ibilthia, Jinkoaren erran hoen arabera: uroz gizona bethi Jinkoaren beldurrian dena! Ezi anitz seindu handi erori tuzu bekatura, bere burier sobera fidatuz eta aski beldur uken gabez eta hartakots, Ispiritu Seindiak abertitzen gitizi Zuhurra beldur dela eta lanjerretik begiratzen dela. Zoiñek ere ekarri behar baitu edari balioz bat beirinasko anpola bathian, estizi hanbat arrangurareki erabiliko beiriña zoiñen hauskor den ezagutzen espadu eta halaz, lehen erekontrian beiriñasko anpola hautsiko dizi eta hartan zena ixuriko; bena dakienak beiriña zoiñen ihiki hauzten den, osorik begiratzeko har ahal arrangurak oro hartuko tizi eta halaz, edariak haren eskietan ixurteko guthiago lanjer dikezi. Gauza bera gizoner heltzen duzu Jinkoaren graziaren eretzian: graziaren tresorrak ekarten tiizi lurresko unzi batzutan, zoin unzi ihiki hauts baitaiste mundiak emaiten derauskigun ipiztu gaistuetan. Aski ezagutzen estutenek gure naturaleza zoiñen erorkor eta flako den, estizie bere burier gogua emaiten, eta bere laxokeriak eta bere burien ezagutu faltak emaiten dereen seguranxa falsiak galtzen tizi; bena bere buriak untsa ezagutzen ditustenek, beldurrian bizi direnak bere burier gogua emaiten dizie eta halaz, guthiago lanjer dizie eta nehor ere bada erorten estenik, hurak dituzu.