Orrialde:Lopez 1782.djvu/399

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ahal du lohiz eta satsukeriaz egina den putzu batetarik, bezik ere urrin gaistorik? Zer nehork igurikiten ahal du zuk maradikatu duzun lur batetarik, nahar eta elhorririk...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:16, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<398>

ahal du lohiz eta satsukeriaz egina den putzu batetarik, bezik ere urrin gaistorik? Zer nehork igurikiten ahal du zuk maradikatu duzun lur batetarik, nahar eta elhorririk bezik? Horra zer frutu ekarten ahal dien zure graziaz eheiñatzen espaduzu. Hortik umiliatzeko anitz arrazoin diizi, ezi Seindien erranaren arabera, bestimenda ihetzi xar bat ekarten diena ahalgetzen edo humiliatzen badu, zeren hain xarki den bestithia, zunbat aboro eskituzte behar umiliatu gu beitako pentsamendu satsiek eta ahalgaizunek?

Jillaz Anaie edo Fraide Seindu batek erraiten zizin gure gorpitza hazinda beltz bat bezala dela, zoin laket baita bethi lohian maiñatzen. Reflexione hori net hun duzu pentsaketa lizonetan ez egoiteko, eta jeneralian net untsa duzu pentsaketa gaisto lanjeroz heekin guduka ez artzia, bena berheala bere begiak hetarik apartaturik, bere buriari so egithia eta umilitatesko seindimendietan erraithia: ala baitira itsusi eta desarau ene ispirithian igaraiten diren gauzak! Giza hetan Demoniuaren atakier ihez egiten dizi eta gaistua konfusionetan baratzen duzu. Net prootxoz duzu orano lohikeriako goguaketa eta seindimendiaz —nahi gaberik jinik ere— gure bihotzian hetzaz ogendun baikina bezala ahalgetzia eta konfusionetan sartzia. Demoniuak —urguliaren Aitak— etzirozu