Orrialde:Lopez 1782.djvu/398

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<397>

beithan ezarthia, zeren umilitatesko seindimendu horiez, arima batek jardiresten baititu Jinkoaren graziak tentazione guzien eta berheziki lohikeriakuen bentzitzeko; ezi umilitathia tentazione suerte ororen kontre erremedio handi bat duzu. Seint Antoniok Jinkoaganik uken zien inspirazione baten isthoria haur anitzek baziakizie. Seindu horrek egun batez ikusi zizin Jinkoaren dohainez, mundu guzia damnatzeko lanjerrez bethia; hori ikusirik oihuz hasi zuzun: helaz! Jauna, nor salba daite hainbeste lanjerren arthian? Inzun zizin botz bat, zoiñek ihardetsi baitzerakon: bihotzez umil dena lanjer horiegatik salbaturen duzu. Izan zite, beraz, umil eta Jinkoak tentazionen latxeretarik libratuko zitu. Dabid erregek erraiten dizi: Jauna dela thipien beiralia, ber hura ere apaldu dela eta Jinkoak libratu diela. Borturik gorenetan dira tenpestarik gaitzenak, hetako aiziak arbolerik handienak erruetarik egozten edo aurtikiten, bena kanaberak, arbole gazte mehiak eta mihimenak zalhutzen tuzu eta aizia baratu onduan, leheneko estatura itzulzen.

Erran tugun horien arabera lohikeriako tentazionetarik idokiten ahal dugun prootxietarik bat duzu, gure miseria eta flakezia ezaguturik, Jinkoaren aitzinian umiliatzia, Jinkoari erranez: Jauna, ikusten duzu zer nizan. Zer nehork igurikitzen