<396>
ZORTZIGERREN KAPITULIA [III/4/8]
Lohikeriako tentazionen kontre diren beste zunbait erremedioz
Seint Gregoriok ziozu lohikeriako tentazioniak eta pentsamendu gaisto —zoinzaz gizona hirritathia baita— direla zunbait aldiz leheneko bizitze gaisthuaren arresto batzu eta bizio horren habituda zaharren punimendu bat, eta kasu huntan bere buria seindi dienak, behar diela pasioniaren su hori lehen uken dien flakezien dolumenaren nigarrez hiltzera intseatu. Seint Bonabenturak erraiten dizi pazienki eta umilgi, eta egin bekathien punimendutan lohikeriako tentazionen sofritzia dela heen apartatzeko erremedio hun bat, erranez noizpait Josefen anaiek erraiten zuten bezala: merexi dugu phena horien sofritzia, zeren bekatu egin baitugu; eta ber Doktorrak ziozu Jinkoaren gaztigiak merexitu tustela ezagutzen dutenen eretzerat, haren miserikordiaren hertziak hunkithiak direla. Ikusten diizi ere Iskiritura Seindian Jinkoaren Populia zerbitxatzen zela moien huntzaz, Jinkoaganik bere falten barkamendiaren ukeiteko.
Beste moien bat duzu gure buriez mesfidatzia eta gure esparanza guziaren Jinkoa