<388>
arimala hedatzen, jende gaster, osagarri huna dutener eta senthatuki bizi direner heltzen zeen bezala; kazu hartan gorpitzak mathatu behar zi, biziuaren ithurburia denaz geroz. Beste aldi batzuz tentazioniak arimatik sortzen edo jiten tuzu Demoniuaren artifizios eta gorpitzera hedatzen, eta hori ezagut dieitezu marka liferent batzutarik. Lehena duzu noiz eta ere goguaketa eta pentsamendu lizon aboro ukeiten baitu ispirithian, ezi ez seindimendu gorpitzian, eta noiz eta ere seindimendu hek espaitira jiten pentsamendu desonesten ondotik bezik, eta zunbait aldis ispirithia hetzaz atakathia denian ere haragia hila bezala baitago. Hara zer heltzen zen Seint Jeromari: nahibada haren gorpitza adinez eta penitenzias hain flakathia zen, nun espaitzen nekez bezik zuti egoiten ahal, Romako Damen libertimendiak eta danzak gogora jiten ziaskozun.
Ispiritutik eta Demoniotik jiten direla marka duzu orano, noiz eta ere goguaketa hek jiten baitira —ez jakin nola— okasionerik gabe eta guthienik aparanzia lukeenian, hala nola Elizan, otoitzetan edo beste zunbait aldiz, zointan gizonik galdienek espailituskete nahi bere bihotzetan sofritu; noiz eta ere hain bortitz, hain desarau eta itsusi baitira, nun espaitu nehork deuz inzun ez pentsatu halakorik,