<379>
pentsamendiez atakathiak baitziratekete, goguan har zazie Jesu-Kristoren Pasione Seindia eta errazie zien beithan: ene Jinkoa Kurutzian estekathia da eta nik neure buria plazer likitsen hartzera utziko duta? Manera hortan, Uria lealak armadatik jin zenian Rabbako sethiuaren berrien Dabid bere Erregiari ekartera, etzuzun nahi izan juan pausatzera bere etxerat anitz akithia zelarik, eta Dabitek galdein zerakonian zertako etzen juaiten, ihardetsi zizin: Jinkoaren Arka, Iseraeleko eta Judako Populia kanpuan diaudezu eta Joab ene Jenerala eta beste ene Errege Jaunaren zerbitxariak, lurrian etzaten tuzu; ni, aldis, juanen nizala neure etxerat jathera, edatera eta neure emasthiareki lo egitera! Zure bizias eta enias zin egiten dizit estudala hori eginen. Segi dezagun haren lealitate gartsia eta erran: Jauna, Kurutzian itzaturik pagatzen tuzu gizonen plazer gaisthuak; Jinkoak begira nezala hainbeste sofriarazi derauzien plazerren hartzetik.
Beste zunbait, aldis, tentazione suerte hetan zerbitxatzen tuzu gizonaren asken finamendien orhitxapenas, Zuhurraren hitz hoen araura: zien obra orotan orhit ziteste zien azken finamentaz eta behin ere estuzie bekaturik eginen; beste batzu partikularrian Ifernuko phenen orhitxapenaz baliatzen tuzu, goguan untsa erabilis Seint