Orrialde:Lopez 1782.djvu/379

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: aberastarzunetik buluzi nahi baitute? Estuguia esparanza uken behar ihez eginen dutela Jinkoaren sokorria othoitzaz galdeinen dugun bezain sarri? Oros gañetik erremedio...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:32, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<378>

aberastarzunetik buluzi nahi baitute? Estuguia esparanza uken behar ihez eginen dutela Jinkoaren sokorria othoitzaz galdeinen dugun bezain sarri?

Oros gañetik erremedio miragarri bat duzu lohikeriako tentazionen kontre Salbazale Jaunaren Pasione Seindiaren gañan meditazionen deboki egithia eta bere buriaren haren zauri sakrathietan gordatzia. Seint Augustinen arabera estuzu deuz ere fitetzago eta hobeki lizonkeriako suiak hilaraziten thienik, Salbazaliaren Heriotze Seindiaren orhitzapenak beno —eta ziozu Seindu berak— salbamenduko egiteko orotan esthiela idiren deuz ere hoberik eta segurragorik, Jesu-Kristoren zaurien goguan atxikithia beno, eta hara zertako erraiten ohi zien: Jaunaren zauri sakrathietan pausian eta segurrian lo egiten dut eta esparanza oso bateki bizitze berri bat hartzen. Doktor handi batek, aldis, remarkatzen dizi Iskiritura Seindia minzo denian Jesu-Kristoren sahetseko plagas, esthiela erraiten Jesu-Kristoren sahetsa zaurthia izan zela, bena soldaduetarik batek lanza batez sahetsa xilatu zerakola, guri endelgatzera emaiteko —ziozu Doktor hark— Jesu-Kristoren bihotzera juaiteko bidia egina dela, eta hartarat segurrian izaiteko ihez egin behar dugula. Seint Bernatek ere erremedio bera emaiten diraguzu, erraiten daukularik: nois eta ere lohikeriako