Orrialde:Lopez 1782.djvu/373

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ihardetsi zizin: sugiak engenatu nizi eta jan dizit. Bena noiz eta ere Jinkoak galdo bera egin baitzien Adami, etzizin ihardetsi eman deradazun emasthiak tronpatu nizi eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:28, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<372>

ihardetsi zizin: sugiak engenatu nizi eta jan dizit. Bena noiz eta ere Jinkoak galdo bera egin baitzien Adami, etzizin ihardetsi eman deradazun emasthiak tronpatu nizi eta jan dizit, bena xoilki lagunetako eman deradazun Emasthiak eman diraazu arboleko frututik eta jan dizit. Adamek hainbeste amorio eta pasione zizin bere Emasthiaren, nun hari pena egin nahi gabez, hark nahi ziena egin baitzien eta giza hartan, amoriuak xoilki Adam tronpatu zizin. Etzuzun hargatik —ziozu Seint Augustinek— amorio satsu batez eta oraiko naturaleza korronpitutik jiten zen batez Adam izan engenathia, ezi etzuzun hura beithan ordian orano haragiaren seindimendu gaistorik, bena plazer egin nahisko amorio batez; hala nola zunbait aldiz nehork adiskide bati plazer egiteko xoilki Jinkoa ofensatzen baitu. Hori duzu bortha zointharik bekathia mundura sarthu baitzen, eta bekathiareki, heriua, malhur eta miseria suerte guziak.

Bigerren etsenplia, aldis, duzu Salamonen Jinko faltsien adoratzia. Zerk —ziozu Seint Augustinek— Salamoni Jinko faltsiak adorarazi zeraskon? Etzi aparanziarik Jinkoaganik abileziaren dohaiña rezebitu zien batek sinhets ahal zezan gizonek egin potretetan Jinkotarzunik bazela eta heen adoratzia prootxoz zela. Zerk, beras, Salamon heer inzeintsu Jinkoari