<371>
BOSTGERREN KAPITULIA [III/4/5]
Amoriuaren pasionia zoiñen gauza bortitza den eta lanjerosa, eta zoiñen beldur izan behar gitzazkon
Amoriua mundian den pasionerik lanjerosena duzu, ezi orotan den askarrena eta bihotza bortizkienik engenatzen diena den bezala, orobat nekezenik bentzitzen dena ere duzu, eta ihikienik bekatura erorarazitzen githiena. Seint Augustinek —erakasteko pasione horren indar handiaren eta seindiarazitzeko zoiñen beldur izan behar gitzazkon— Iskiritura Seinduko bi etsenpluz zerbitxatzen duzu, zointarik lehena baita Adamen desobedienzia. Galdeiten dizi Seindu horrek, nolaz Adamek Jinkoaren mania hautsi zien eta frutu debetatutik jan. Aski sinheskor zena burian hartzeko, jaten bazien frutu hartarik sugiak Ebari errana helduko zela eta Jinko bat bezala izanen zela? Etzi aparanziarik, Jinkoak jakitate handi bat eman zerakonas geros, sugiaren errana sinhetsi ziela. Joandene Paulek berak ere klarki erraiten dizi Adam etzela tronpathia izan, bena haren Emasthia. Hartakotz, noiz eta ere Jinkoak Ebari galdein baitzerakon: zertako egin duzu hori?