<370>
kontreko tentazione uken dudala. Eta beldur bazira zerbait laxokeria uken duzula, heer entrada emanez edo aski fite apartatu gabez, ardura heltzen den bezala, zure laxokeria zunbat-nahi arhin den, erran behar zu; fida izanik ere pentsamendien ireistera behar bezain erne izan zirela, erraiten ahal duzu pentsamendu gaistuak uken tuzula, bena Jinkoaren miserikordias iduri zauzula estela zure aldetik faltarik izan, eta egin ahal guzia egin duzula heen igorteko; eta orobat egin behar diizi fediaren kontreko pentsamendietan. Nahi dizie ere ber Authorrek materia huntan nehor kofesa dadin, erran tugun gauza horiek beno thipiagez, amets desonestez —hetan nola espaita ezagutzerik, etzu ere bekaturik— ez nezesario delakotz illusione suerte heen kofesatzia —esthienian nehork hartako okasionerik eman eta dakienian heer daukolako gauzarik deuz esthiela egin, ez konsentitu—, bena hetzaz kofesatzia beti untsa duzu aboro bere buriaren umiliatzeko, eta persona debotak ordenarioski kofesatzen tuzu naturaleza korronpitu hunen miseria horietzaz.