Orrialde:Lopez 1782.djvu/370
<369>
beno Juje hoberik ukeiten ahal du? Ezi anitz gauza thipis kofesatzen dena ezin izan dieitezu konzenziaren harrik gabe, gauza handiago direnen erraiteko usthiaz. Mentura zintakea hiltzeko orenian haren ez kofesatzera? Ez arabez! Arren, beraz, orai ere kofesatu behar duzu, gure kofesione guziak hiltzera baikinduatza bezala beti egin behar tugunas geros. Seint Gregoriok erraiten dizi arima hun baten marka dela, zunbait aldis bekatu esten gauza baten, bekatu dela hartzia. Ber arrazoiñaz arima gaiski disposatu baten marka duzu, bekathiaren beldur ez izaithia, bekathiaren zerbait duda den lekian.
Zunbaitek erraiten dizie bekatu dudasko horiek usten tustela, sobera skrupuloz ez izaithiagatik. Hori orano Demoniuaren beste illusione bat duzu, zoinzaz zerbitxatzen baita heen engenatzeko; ezi etzu skrupulos izaithia gauza suerte hetzaz kofesatzia, persona debotak kofesatzen direnas geroz ordenarioski anitz falta thipiagos, eta hori, ez nezesario delakotz, ez skrupulas, bena sakramendu seindu rezebitu behar dutenari ekarten duten respethias. Hain seindutarzun handia uken behar zi haren rezebitzeko, nun bizitze ispiritualeko zunbait Nausik abisu emaiten baitute garbitarzunaren gañan bekatu estiren gauzez ere kofesatzez, erraiten dutelarik: Ene Aita, akusatzen nuzu garbitarzunaren