<367>
kontre zerbait holakorik heltzen zeenian; ezi ordian urguliak eta estimatu izaiteko desirak —zoin hain natural baitira eta hain barna gizonaren bihotzian sarthiak— pizten tuzu eta Kofesorraren estimu eta opinione hunaren gal beldurrez, xerkatzen dizie arrazoin bere burier sinhetsarazitzeko, erraiteko ahalge duten gauza estela bekatu mortal, eta halaz estirela haren kofesatzera obligatu; eta hetzaz kofesatzen direnian ere, erraiten tizie zunbait aldis termiño hain apaindu diren batzuz, nun bekathiaren malezia ezabatzen baitute eta Kofesorrari ez aski ezagutarazitzen; eta giza hortan bere bekathien kofesatzia, ez erraithia bezala duzu; ezi kofesionian gauzek klarki erran behar dizie, Kofesorak ihiki bekathiaren handitarzuna ezagut diroen bezala; ezi Kofesorrari gauzen erraithia, bekathia den bezala bere egitate ororeki ezagutarazi gabe, haren gordatzia bezala duzu eta sakrilejio baten egithia.
Zerk penitent bat bere bekathien behar den bezain klarki kofesatzetik gibeltzen du? Ahalgiak, edo hobeki erraiteko, urguliak utsutzen eta engenatzen dizi, esthielakotz egiasko dolia bere falten gañan, esthienas geroz aski bertuthe klarki bere Kofesorrari heen aithortzeko. Hetzaz balu uken behar lukeen bihotz mina, ahalge hura garait lirozu eta Jinkoari oferi