<366>
LAURGERREN KAPITULIA [III/4/4]
Konfesionian berheziki garbitarzunaren kontreko gauzarik thipienez kasu egin behar dela
Seint Bonabenturak Kofesionias minzo delarik orori emaiten dizi Eskola handi bat. Ziozu zunbat-nahi arhin diren xahutarzunaren kontre heltzen diren gauzak, untsa begiratu behar dela heen kofesatzeko uztetik, estirelakuan bekatu edo sorddetxena bekatu benial direla, eta bere beithan harthuz estela nezesario heen kofesatzia, estirenaz geroz bekatu mortal, ezi anitz bekatu hanti jiten duzu, bai eta ere anitz arimaren galtzia ber illusionetik heldu izan duzu; Jinkoak begira zitzala Demoniuari sarkura horren emaitetik eta bortha horren hari zabalzetik, hura aski likezi zure galarazitzeko; ispirithia gauza thipi hetzaz guti kasu egiten dienian ahalgiak hartzen dizi, eta sinhets-arasten bekatu direnak ere estirela batere bekatu, aments duda daiteela bekatu diren ez ala bai, eta halaz kofesatzeko utziko tuzu. Persona naturalki debozioniari eman direnak —zoiñek ordenarioski espaitute konzenzian bekatu mortalik seindi— ahalge gaisto hortarat sujet dituzu garbitarzunaren