<362>
okasione lanjeros orori ihez eginez; ezi hala nola suiak igaraiten den leku orotan, señale usten baitu egoiten den denboraren arabera eta erratzen estithien gauzak beltzatzen berere baititu, orobat garbitarzunaren kontreko erran tugun gauzek arraz erratzen espadute ere, aments beltzatzen dizie, zeren arima hoibeltzen baitute, hartan xahutarzunaren kontreko pentsamendiak sorrarazitzen eta gorpitzian seindimendu satsiak pitzarazitzen.
Arrazoin handireki erraiten zizin Seint Iñaziok garbitarzunaren gañan etzela bere buriari fidatu behar, ez goguan hartu bertuthe horren kontre diren gauzarik thipienak egin daisteela handiagetara erorteko lanjerrik gabe. Nork daki segurtainxareki gauza thipien enganiak esthiela uste etzien gauzetara lerraraziren? Leku anitz legun bathian jeusten dena emeki-emeki ibiliren dela uste dizi, eta ardurenik lekiaren legun izanak eta gorpitzaren piziak nahi beno fithezago eta aitzinago juanarazitzen dizie. Orobat duzu xahutarzunaz: gure naturaleza korronpithiaren piziak eta lohikeriako biziora erorteko dien deidurak, uste beno fithezago eta aitzinago joanarazi zirozu. Ororen burian garbitarzuna hain gauza delikathia duzu, nun ezdeuskeria batek ogen egin baitezakeo eta estizi behar lanjerrik thipienian ezarri. Tresor preziatu bat duzu