<322>
Beztalde, gaztigietan edo phenetan gure Jinkoaren borondatera egoithia eta heen umilgi errezebitzia Jinkoari hain laket ziakozu, nun zunbait aldiz bide bat baita haren apaizeatzeko eta punitzetik bararatzitzeko. Elizako Istoria Seindietan errana duzu, Atila deitzen zen Erregiak, anitz herri arrabazkatu edo porrokatu onduan, bere buria deitarazi ziela mundiaren ikara eta Jinkoaren koleraren azothia eta egun batez jin izan zela Troiez deitzen zen hiri baten aitzinera. Seint Lup hango Jaun Apezpikia, bere Jaun Apez ororeki, Apezpikien Elizako arropez bestithia Errege horri bidera jalgi zitzakola; hurrandu zitzakonian eta galdein: nor zira zu lur guzia nahazten eta dezolatzen duzuna? Atilak ihardetsi zirakozun: Jinkoaren azothia nuzu. Ordian Jaun Apezpiku Seindu horrek erran zirakozun hungi jin dela eta manatu zizin hiriko borthak zabal litzakoten, bena soldaduak hirian sar bezanbat Jinkoak utsutu zitizin eta halaz, damurik edo gaiskirik batere egiteko hirian igaran zituzun: ezi Atila izanik ere Jinkoaren gaztigia, orotarat ere Jinkoak etzizin nahi uken haren gaztigia hain umilgi errezebitzen zutenak aflijithiak izan liten.