eztüzü hañ ehiñera erorten.
Eta erorten balin bada ere zunbait thürbürarzünetara, zernahi beita gisaz phenez üngüratia izan dadin; zük berhala idokiren, eta konsolatüren düzü: zeren ezpeitüzü eitziren, zütan azken ürhentzialadrano bere esparantxa ezarri diana.
Arraro da adixkide leiala, adixkidiari bere phenetan batetan ere faltatzen etzaiona.
Zü zira, Jauna, zü zihaur ezinago, gaiza orotan, leial zirena, eta zützaz kanpo, eztüzü ihur ere hala denik.
III 45, 3. Ala beitzen zühür arima saintü zioianak, ene ezpiritia fundatürik, eta borthiztürik diagozü Jesü-Kristetan.
Hala banintz ni, gizonen lotsak enindirozü hañ ehiñera erreus, ez etare elhe zorrotzek hunki.
Nurk dirotza gaizak oro aitzinetik ikhus, edo gero jinen diren gaitzak aparta? Aitzinetik ikhusiek ere ardüran min egiten badie; zer diroie ustegabe jiten direnek mingarki zaurt baizik?
Bena zeren eztüt nihauren arranküra haboro ükhen, miserable nizana? Zeren orano bestiak hañ ehiñera sinhetsi dütüt?